Borrar

Tolosa Goierri

Bidegorri sarearen proiektua aurkeztuko du bihar Udalak

Herriguneko kale ezberdinak lotuko ditu, eta 269.500 euroko aurrekontua edukiko du

Amaia Núñez

IRURA.

Martes, 13 de mayo 2025, 19:53

Bizikleta bidezko mugikortasun plana osatu du Irurako Udalak. Herrigunean bizikletaz edozein tokitara joateko bidegorri sarea aurreikusten du planak. Planoak ikusgai daude jada trinketean, kultur etxean eta plazan. Horretaz gain, planaren inguruko bi bilera antolatu ditu herritarrei xehetasunak azaltzeko.

Lehenengo bilera bihar ostegunarekin egingo da, udaletxeko ganbaran 18:00etan. Bertan, herritarrek ekarpenak egiteko aukera edukiko dute. Bigarren bilera ekainaren 12an, osteguna, egingo da, udaletxeko ganbaran 18:00etan. Saio honetan planari behin betiko itxiera emango zaio. Herritarrek planaren inguruko dokumentazio guztia udalaren webgunean kontsultatu dezakete.

Proiektu honek Tolosatik datorren bidegorria Villabonarekin konektatuko du. Kale Nagusiaz gain, Erribera, Errekalde kales, Gregorio Ameztoy kales, San Migel Plaza, ikastola eta kiroldegia, Ibaiondoeta Katategi industriaguneak ere igaroko ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bidegorri sarearen proiektua aurkeztuko du bihar Udalak