Borrar
Bidania-Goiatz taldeak irabazi zuen Herri Txikietako Areto Futboleko A kopa. GAEL

Tolosaldea

Bidania-Goiatz nagusitu da Herri Txikietako areto futbol Kopan

B kopan Errezilek irabazi zuen eta gaztetxoetan Berrobiko taldeak lortu zuen txapela

Amaia Núñez

Bidania-Goiatz

Viernes, 13 de junio 2025, 20:27

Etxeko taldea gailendu zen aurten ere Herri Txikietako Areto Futbol Kopan. Bidania-Goiatzek lortu zuen garaipena, 10-1eko emaitzarekin, Ikaztegietako Kutturruren aurka etxean jokatutako partidan. Ernio pilotalekuko harmailak ikuslez bete ziren finala ikusteko, eta gogoz animatu zituzten jokalari guztiak.

Bidania-Goiazko jokalariek segituan hartu zuten aurrea, bai jokoari zein intentsitateari dagokionean. Ikaztegietarrek denboraldiko partidarik txarrena eskaini zuten eta atsedenaldirako etxekoak 5-0 jarri ziren aurretik.

Hirugarren eta laugarren posturako partida, berriz, Itziarrek eta Leaburu-Txaramak jokatu zuten. Kasu honetan neurketan bi zati ezberdin izan zituen. Lehenego denboran Itziar izan zen jaun eta jabe, markagailuan 6-1 aurreratzea lortuz. Bigarren zatian, aldiz, leaburuarrak nagusitu ziren. Partidari buelta ematetik gertu geratu ziren, 7-6ko emaitzarekin.

B kopan, finala Errezil eta Ikaztegietaren artekoa izan zen. Hasieratik errezildarrak izan ziren nagusi kantxan, dena ondo atera zitzaien. Azkar lortu zuten aldea, aurkarien etsitzeraino, eta 16-3ko emaitzarekin amaitu zen finala. Maila honetan, hirugarren eta laugarren posturako partidua Itsasondoko Ijitok eta Arroa Beheak jokatu zuten. Goierritarrak aurreratu ziren markagailuan 3-0, baina Arroakoak erreakzionatu eta, bi gol sartuta, ia berdintzea lortu zuten.

Gaztetxoetan Berrobi garaile

Gaztetxoen mailan ere jokatu da Gipuzkoako Herri Txikietako areto futbol topaketa. Ligan lau talde aritu dira eta horietan lehen postuan Berrobik amaitu du, Bidania-Goiatz, Itsasondo eta Errezil sailkatu dira atzetik.

Kopan, berriz, sei talde aritu ziren. Ligan parte hartu dutenekin batera, Betelu eta Aizarnazabal ere egon ziren. Finala Berrobi eta Aizarnazabalen artekoa izan zen, emozioz betea. Tolosaldekoak beti aurretik egon baziren ere, aizarnazabaldarrak gertutik jarraitzen zieten uneoro.

Hirugarren posturako partida, berriz, Beteluk 9-4 hartu zuen mendean Errezil. Bostgarren Itsasondo izan zen, Bidania-Goiatz taldea 5-11 irabazita.

Talde guztiek jaso zuten garaikurra Maialen Irazusta Bidania-Goiazko alkatearen, eta Urraki Esnekietako Aloñaren eskutik. Gainera, sari-banaketan ere parte hartu zuten Orbegozo, Ipintza eta Altuna jokalari beteranoek

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bidania-Goiatz nagusitu da Herri Txikietako areto futbol Kopan

Bidania-Goiatz nagusitu da Herri Txikietako areto futbol Kopan