Betiko desagertuko da Eskola Zaharra egun gutxiren buruan

IRAOLA ZALDIBIA.

Adierazi genuen eran, hasiak dira Eskola Zaharra botatzeko obrak. Aste honetan, betiko desagertuko da eraikin hori. Egunotan, nostalgiak jota edo, jende asko egon da ikusmiran, makinak lanean diharduten bitartean. Zenbaiten hitzak oso esanguratsuak dira: 'Akabo gure 'unibertsitatea', «hortxe egin genuen 'karrera'» eta antzekoak entzuten ziren.

Berrogeita hamarkadaren erdi aldera, 1955/1956an, eraiki zen eskola berria, plazako zaharra botata. Jose Arruabarrena eta Lorentxo Amenarro ziren, sozio, eraikuntzako enpresan jabe. Langile batzuen izenak ere gogoratzen gara: Martin Arrubarrena izango zen ezagunena, eta, harekin batera, Lazkaoko Etxenike, eta abar.

Eskola horretan ezagu genituen maisu-maistra batzuen izenak ere gogoan ditugu: Primitivo Jiménez, Jose Ramon Beobide, Maria Pilar Ugalde, Maria Jesus Arrizubieta, eta abar.

Orain dela 34 urte utzi zion eskola izateari, oraingo eskola eraiki ondoren. Geroztik, beste ekintza batzuk burutzen okupatu izan da: kultur etxe moduan, posta-bulego, tailerrak eta ikastaroak egiteko, eta abar. Orain udaletxe berria eraikiko da hor.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos