Bertso-merienda izango da gaur Korrika Kulturalaren baitan

NÚÑEZ LEGORRETA.

Legorretako Korrika Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu Korrika Kulturalaren baitan asteburu honetarako. Gaur larunbata bertso-merienda egingo da 19:30ean Gaztetxean. Ekitaldiaren baitan Tabernek eskainitako saskiak zozketatuko dira. Bestalde, bihar igandean, apirilaren 7an, Txillardegiren 'Klika' dokumentala proiektatuko da Herri Antzokian 19:00etan.

Era berean, Udalak kilometro bat erosi du aurtengo Korrikarako ere. Kilometro horretan lekukoa eramateko aukera herritarrei eskaini nahi die eta horregatik zozketa egingo du izena ematen duten guztien artean. Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 11:00ak baina lehen izena eman beharko dute kultura.legorreta@euskalnet.net helbidera idatziz, Kultur Etxean (943085050 telefonoan) edo Udaletxean (943084000 telefonoan).