Bertso afaria eta eskolako haurren kanta saioa

Bertso afaria egun zen Ostatun. /  BAZTARRIKA
Bertso afaria egun zen Ostatun. / BAZTARRIKA

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta Gabirian zenbait ekintza egin ziren. Euskaraldia ariketa sozialeko azken egunean Balentzategi eskolan ikasle guztiek zuten beraiek eginiko ahobizi edo belarriprest txapa, eta horrez gain euskara bultzatzeko asmoz lehen eta oraingo gustuko dituzten euskal kantak abesten aritu ziren ikasle, irakasle, guraso eta abenduaren 3ko 15:15etan eskolara gerturatutako guztiak. Bestalde, ikasleek maite dituzten euskal hitz eta esaldiak bihotzetan idatzi eta denak hormirudi batean itsatsi zituzten, festa Euskaraldiko dantza eginaz amaitzeko.

Aurreko egunean berriz, bertso bazkaria egon zen Ostatun. Herriko bertsolari eta trikitilariek giro itzela jarri zuten tope beteta zegoen jangelan, iluntze arte iraun zuen euskal kulturaren adierazpen ain garbiko saioa eskainiz kantuan aritu ziren Iñaki Murua, Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Aratz Igartzabal, Eresti Oiarbidek jarritako gaien inguruan.

 

Fotos

Vídeos