Berrobizar baserriaren etorkizuna aztertzeko saioa gaur iluntzean

YARZA BERROBI.

Berrobiko Udalak lan saioa antolatu du Berrobizar baserriaren etorkizuna aztertzeko. Baserria Udalak erosi zuen duela urte batzuk eta bertan aurrera eraman daitezkeen proiektuak aurkeztu eta proposamenak jasotzeko egingo da lan saioa gaur osteguna 19:00etatik aurrera Udal ekitaldi areto nagusian.

Euskararen txapak

Berrobiko Eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek herrian euskararen erabilera sustatzeko kanpaina antolatu dute. Atzo hasi eta azaroaren 16ra bitartean egingo da eta parte hartzeko hiru txapa mota egin dituzte. Parte hartu nahi dutenek bihar arte dute Aho-bizi, Belarri-prest eta Bihotz-bero txapak hartzeko aukera. Eskolan bertan, Okindegian, Iriarte jatetxean, Udaletxean, Iturriza janaridendan, Solastoki tabernan eta farmaziak hartu daitezke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos