BerroBira lasterketarako izena emateak irekita

NÚÑEZ BERROBI.

Datorren larunbatean, BerroBira herri krosa antolatuko da. Bi lasterketa antolatuko dira, bata hamalau urtetik azpikoentzat eta bestea helduentzat. Haurren eta gazteen lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, eta jarraian, 17:00etan, helduen lasterketa hasiko da. Herrigunean zehar antolatutako zirkuituari bost itzuli eman beharko dizkiote korrikalariek, guztira 7,5 kilometro osatuz. Lehenengo hiru sailkatuek jasoko dute saria eta amaieran produktuen zozketa egingo da. Irabazleek, gizonezkoek zein emakumezkoek, 100 euro eta garaikurra jasoko dituzte, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, garaikurra.

Haurrek eta gazteek irteera ordua baino lehen eman beharko dute izena. Helduen izena ematea jada ireki da, aurrez www.herrikrossa.com helbidean egin daiteke, 8 euro ordainduta, edo egunean bertan irteera baina ordubete lehenago, 10 euro ordainduta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos