Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Berrikuntza lanak hasi dituzte frontoi zaharrean aste honetan

A. N.

amezketa.

Martes, 18 de marzo 2025, 19:55

Frontoi zaharrean eraberritz lanak egingo ditu datozen egunetan Udalak. Instalakuntza garbitu eta berritzea dute helburu lanek, erabilera seguruagoa izan dadin.

Horrela, presioko urarekin garbiketa sakona egin zen lehen egunean, eta, ondoren, juntak hartu eta konponduko dira. Amaieran, berriz margotuko da eta hesi berria jarriko dute.

Gimnasioan aparatu berriak

Ekipamendu berria jarri du Amezketako Udalak gimnasioan herritarren beharrei erantzuteko. Oraingoan, kettlebell-ak, bi eliptika berri eta giharrak lantzeko aparatu berri bat jarri dira erabilgarri. Lehendik zegoen aparatua ere mantendu egin da.

Ekipamendu berriek entrenamenduak hobetzeko eta erosotasun handiagoz ariketa egiteko aukera eskainiko dute. Udalak gogorarazi du gimnasioso ekipamendua aparailuak egoki zaintzea ezinbestekoa dela berauen iraupenerako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berrikuntza lanak hasi dituzte frontoi zaharrean aste honetan