Borrar
Victor Ubes eta Maria Lazkanoiturburu omenduak, Zelai Amenabarro alkatearekin eta Jose Mari Etxeberria Aldaietako lehendakariarekin.
Beren eguna ospatu zuten jubilatuek

Beren eguna ospatu zuten jubilatuek

NÚÑEZ

LEGORRETA.

Miércoles, 20 de septiembre 2017, 00:58

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Jubilatuen Asteari amaiera emateko, egun berezia izan zuten igandean. Eguerdian meza izan zen San Salbador elizan eta segidan hamaiketakoa banatu zen herriko elkarteen eskutik. Bazkaldu aurretik mahai eta mugimendu jokoen txapelketako sariak banatu ziren, eta adineko bi pertsonei omenaldia egin zitzaien.

Mahai jokoak

Mahai jokoen baitan, eskoban Maritxu Jauregik eta Juanita Etxeberriak irabazi zuten, seietan Juan Cruz Mugerzak eta Cristina Balerdik, tutean Cristina Goikoetxeak eta Milagros Enatarriagak, punttuan Juan Cruz Mugerzak eta Cristina Balerdik, txintxonean Milagros Enatarriagak, mus zortzi erregetara Juanitok eta Miguel Angelek eta mus lau erregetara Juan Arbillak eta Jose Mari Iturriozek. mugimenduan, Mikel Kerejeta izan zen garaile tokan, Patxi Gonzalez igelean eta Marcelino Sanchez botean. Marcelino maiatzean zendu zen eta bere alargun Tomasa Vallek jaso zuen saria.

Ondoren, Maria Lazkanoiturburu eta Victor Ubes herritarrei omenaldia egin zitzaien. Zelai Amenabarro alkatearen eta Jose Mari Etxeberria Aldaieta elkarteko lehendakariaren eskutik lore sorta eta opari bana jaso zituzten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios