Berdintasunari buruzko hitzaldia, gaur

Martxoaren 8an ospatzen den Emakume Langilearen Nazioarteko eguna gerturatzen ari da eta Adunan gaur berdintasunari buruzko hi- tzaldia antolatu du udalak. Mikel Otxotorena soziologoak eta On:Giz berdintasunaren aldeko elkarteko kideak 'Gizonen zeregina berdintasunean' izeneko hitzaldia eskainiko du Udaletxe azpiko Kultur Aretoan, 18:30etik aurrera.