Berdintasun Plana aurkeztu zieten udalkide berriei

Saiaz Mankomunitateak II. Berdintasun Plaza aurkeztu zuen atzo. / NÚÑEZ
Saiaz Mankomunitateak II. Berdintasun Plaza aurkeztu zuen atzo. / NÚÑEZ

Datozen urteetarako proiektu nagusia Berdintasun elkargunea edo foroa sortzeko deialdia da

NÚÑEZBIDANIA-GOIATZ.

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak hamabost urte daramatza berdintasun politikak lantzen bailarako herrietan. Lehenengo Berdintasun Plana lehengo urtean amaitu zen zazpi urteko lanaren ondoren, eta gaur egun Bigarren Planak eman dio jarraipena hari. Atzo, Bidaniko balio anitzeko gelan elkartu ziren Beizamako, Errezilgo, Albizturgo eta Bidania-Goiazko zinegotziak eta alkateak Planaren inguruko xehetasunak jasotzeko.

Bertan, I.go Berdintasun Planaren Ebaluaketaren ondorioak ezagutarazi zizkieten, baita etorkizunerako lan egiteko ildoak ere. Bost arlo nagusitan banatzen da lanketa: Emakumeak ahalduntzea eta balioak aldatzea, Antolakuntza sozial erantzunkidea, Emakumeen aurkako indarkeria, Gobernantza eta Gazteria.

Datozen urteetarako proiektu nagusia Berdintasun elkargunea edo foroa sortzeko deialdia da. Helburua berdintasunaren inguruan lanean dabiltzan edo interesa duten emakumeekin elkargunea sortzea da. Horretarako, bilera deialdia egin dute datorren urriaren 22rako, Bidania-Goiazko balio anitzeko gelan 19:30ean.