Benetan Be konpainiaren eskutik 'Inondik inora' antzezlana ikusteko aukera gaur Gurean

Patricia Urrutiak zuzendua, arratsaldeko bostetatik aurrera eskainiko da

I.A. AMASA-VILLABONA.

'Inondik inora' haur antzerkia eskainiko da igande honetan, 17:00etatik aurrera, Gurea antzokian (5 euro). Benetan Be konpainiaren eskutik.

«Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez», dio obraren sinopsiak.

'Inondik Inora' umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedien-tzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Shel Silversteinen testuetatik abiatuz, hitzak, poemak, irudiak eta abestiak antzerki bihurtuta. Batzuetan clownarena egiten, bestetan bufoiarena. «Aktoreek musika zuzenean jo eta abestuz, panpin eta txotxongiloekin batera, paraje ezezagun zoragarrietara eramaten dituzte ikusleak. Eurekiko konplizitate eta jolas estuan beti», diote konpainiatik.

Patricia Urrutia (zuzendaria), Aiora Sedano eta Jon Zumelaga dira obra honen aktoreak.