Zientzia eta bertsolaritza bihar Igartzako jauregian

J. U. BEASAIN.

Itxuraz elkarrengandik oso urrun dauden bi diziplina elkar-tzen dituen proiektuak, Jakinduriek mundue Erreko Dau', bosgarren edizioa izango du aurtengoan.

Donostia International Physics Center (DIPC), UPVko Kultura Zientifikoko Katedra eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren eskutik hasiko du ibilbidea ekimenak, bihar Igartzako Jauregian, 19.00etan.

'Jakinduriek Mundue Erreko Dau' izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek agertoki berean, hain ezberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Zientzilariak Onintze Salazar, Miren Karmele Gomez eta Josu Lopez-Gazpio izango dira; bertsolariak berriz, Onintza Enbeita eta Sustrai Colina, eta aurkezle lanetan Kike Amonarriz arituko da.

Sarrera doakoa

Hain zuzen ere, bosgarren edizio honetako programaren barruan, 10 minutuko hitzaldi zientifikoak eskainiko dira, euskaraz. Gaiak aurkeztu ondoren, zientzilariaren hipotesiak bilduko dituen bertso bat inprobisatu beharko dute bertsolariek. Zarautzen eta Tolosan ere izango dira ekitaldiak eta ondoren Bizkaian.

Saioko sarrera doakoa eta librea izango da eserlekuak bete arte.