Beasain
XXXII. Arrano Mus Txapelketa jokatuko da larunbat arratsaldeanSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
XXXII. Arrano Mus Txapelketa jokatuko da larunbat arratsaldeanJ. Z.
beasain.
Martes, 11 de marzo 2025, 20:03
Larunbatean jokatuko da XXXII. Arrano Mus Txapelketa. Arrano Kulturak antolatuta, txapelketa arratsaldeko 16:30ean hasiko da, eta jokalariek 15:30ean eman beharko dute izena Arrano tabernan. Parte hartzeko kuota bikoteko 50 eurokoa da.
Lehiaketa 4 erregetara jokatuko da, 30 tantutako 3 ustelketara. Epaileen erabakiak eztabaidaezinak izango dira, eta keinurik ez da onartuko. Antolatzaileek sari erakargarriak prestatu dituzte irabazleentzat. Txapeldunek 2.000 euroko saria eta txapelak jasoko dituzte. Bigarren bikoteak 1.000 euro eskuratuko ditu, eta hirugarrenak 500 euro.
Laugarren postua lortzen dutenek 250 euroko saria izango dute. Gainera, beste zenbait sari ere egongo dira, hala nola arkume bat, ardo kaxa bat, bi tarta eta bi Magnum ardo botila. Lehen emakumezko bikoteak edo mistoak 250 euroko saria jasoko du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.