Borrar

Beasain

Sigi-Sagas festaren hirugarren edizioa ospatuko da larunbat arratsaldean

Jueves, 3 de julio 2025, 20:19

Uda, eguraldi ona eta Sigi-Sagas festa. Hiru osagai horiek elkartuko dira berriro larunbat honetan Sagastiguti parkean, Arrano Kultura elkartearen eskutik. Aurten, hirugarren edizioa beteko du ekimenak, eta herritarrentzat doako eta parte-hartze irekiko jarduerak prestatu dituzte egun osoan zehar.

Arratsaldeko 16:00etan hasita, zirku tailerra eskainiko da, haur eta helduentzako aproposa, mugimendua, oreka eta dibertsioa uztartzen dituena. Bertaratutakoek zirkuko diziplina desberdinak probatzeko aukera izango dute modu ludikoan: malabarismoak, oreka-jokoak eta bestelako trebetasunak landuz, adin guztietarako egokituta.

Ondoren, 18.00etatik aurrera, kontzertuak hartuko dute protagonismoa Sagastigutin. Hiru talde izango dira oholtza gainean: Deñe, Nabasi eta Mugan. Emanaldi hauek estilo eta erritmo anitzak eskainiko dituzte, eta giro bero eta parte-hartzailea sortzea dute helburu. Arrano Kulturak nabarmendu du musika eskaintzaren aniztasuna, eta jende guztiarentzako tokia egongo dela jaialdian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sigi-Sagas festaren hirugarren edizioa ospatuko da larunbat arratsaldean