«Sentsazio eta aipamenak oso positiboak izan dira»

«Irakurtzen duen herria herri jantzia da; irakurritakoa partekatu eta eztabaidatzen duena librea. Eta Beasainek bereziki azken bi hilabete eta erdian irakurri egin du. Irakurri euskaraz eta modu aktiboan. 258 herritarrek baino gehiagok irakurri du ekimenak proposatu dituen bi liburuetako bat, asko izan dira biak irakurri dituztenak eta 102 lagun izan ziren larunbatean herriko 11 gune ezberdinetan elkartu eta etxean bakarka eta familian irakurritakoa gainerako herritarrekin partekatu zutenak. Aipatzekoak mintzalagun eta belarriprest askok irakurri, irakurritakoa ulertu eta solasgai bihurtzeko egindako ahalegina. Larunbateko jarduna hunkituta bukatu zuten askok eta askok. Ekimenari bultzaka aritu den taldeak balorazio formal bat egiteko tarterik oraindik hartu ez duen arren, momentuan jaso eta bildutako sentsazio eta aipamenak oso positiboak izan dira. Asko dira hasitako bideari jarraipena emateko gogoa azaldu dutenak», aipatu dute larunbateko ekimeneko antolatzaileek.

 

Fotos

Vídeos