Beasain
Palestinarekin elkartasuna adierazteko herri ekimena martxan da herrianSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
Palestinarekin elkartasuna adierazteko herri ekimena martxan da herrianJ. Z.
beasain.
Viernes, 2 de mayo 2025, 20:08
Beasainen Palestinarekin elkartasuna sustatzeko herri ekimen berri bat aurkeztu dute. Antolatzaileen esanetan, datozen hilabeteetan herrian zehar ekimen ezberdinak antolatzeko asmoa dute, 'Palestinar herriari elkartasuna adierazteko eta genozidio egoeraren aurrean erantzun soziala' artikulatzeko.
Deialdia egin dutenen arabera, azken hilabeteotan Israelek Gazan eta Palestinako beste lurraldeetan gauzatzen ari den eraso militarrak «genozidio egoera bat» eragiten du, eta horren atzean «Sionismoaren estrategia kriminala» dagoela salatu dute. Horrekin batera, nazioarteko komunitatearen, eta zehazki Espainiako Gobernuaren, isiltasuna kritikatu dute, 'konplizitatea' egotziz.
Era berean, CAF enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren papera jarri dute jomugan, azken hauek «Israelekin duten harreman ekonomiko eta instituzionalengatik». Antolatzaileek adierazi dute, horren guztiaren aurrean, «erantzun antolatu eta kolektiboa» ematea beharrezkoa dela.
Horregatik, datorren ostiralerako, maiatzaren 9rako, 19:00etan udaletxeko plazan bilera irekia deitu dute. Bertan, herritarrek parte hartu ahal izango dute (ez da aurrez izenik eman behar) eta Palestinaren aldeko ekimenak antolatzeko lehen urratsak ematea izango da helburua. Ekimenaren sustatzaileek herritarrei dei egin nahi izan diete «mobilizazioak indartzera, boikot estrategiak aztertzea eta Palestinako erresistentziaren aldeko babesa antolatzera, genozidio egoera normaltzat ez hartzeko» helburuarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.