Beasain
Pala eta pilota txapelketako partida ugari aurretik datozen egunetanSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
Pala eta pilota txapelketako partida ugari aurretik datozen egunetanJ. Z.
beasain.
Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:45
Pala eta esku pilota txapelketak bueltan izango dira datozen egunetan Atanotxikin. Lehenengo partidak gaur jokatuko dira, 19:30ean. Hasteko, bikoteetan Amaia Álvarez eta Maialen Mujika Ane Etxarri eta Idoia Oyarzabalen aurka arituko dira. Ondoren, Leire Murua eta Maria Mendia, Claudia Colmenero eta Ane Urrestarazuren aurka neurtuko dira. Bestalde, Naia Aiestaran eta June Aiestaranek Ainhoa Ibañez eta Itziar Barrutiaren aurka jokatuko dute. Azkenik, Amaiur Landa eta June Landa Ana Mosella eta Arantxa Alustizaren aurka lehiatuko dira.
Bihar, 18:00etan hasita, gizonezkoen txanda izango da. Arkaitz Goikoetxeak eta Mikel Larrañagak, Xabier Urteaga eta Aritz Imazen aurka jokatuko dute, eta jarraian, Mikel Elustondok eta Iñigo Intxaustik Jon Lizarazu eta Josu Urdangarinen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Igandean, 17:00etan hasiko da, pilotazaleentzako hurrengo hitzordua. Bertan, Ane Nazabal eta Leire Nazabalek Ane Garcia eta Mireia Barriolaren aurka jokatuko dute. Ondoren, Elorri Ramírez eta Ixiar Otamendi, Garazi Mujika eta Libe Jauregiren aurka arituko dira. Gainera, gizonezkoen binakako partida bat ere izango da, Gorka Etxeberria eta Alberto Domínguezen artekoa Gaxan Lekuona eta Joseba Ruizen aurka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.