Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Beasain

Ostadar Dantza taldea hasi da inauteriak prestatzen

J. Z.

beasain.

Martes, 4 de febrero 2025, 20:23

Ostadar Dantza taldeak urtero ospatzen duen Inaute larunbateko dantza-desfile herrikoia martxoaren 1ean izango da aurten ere. Ohiturari eutsiz, herriko kaleak musikaz, kolorez eta dantzaz beteko dira, inauterien giroa alaituz. Ekimen honen helburua, beti bezala, festa eta euskal dantza uztartzea da, eta herritarrak elkarrekin egun eder bat igarotzera gonbidatzea.

Antolatzaileek dantzazale guztiei dei egin diete desfilean parte hartzera, herritarrak edo dantzan interesa duten bisitariak bertara gonbidatuz. Hori dela eta, dantza ikasi edo prestatu nahi dutenentzako entsegu irekiak antolatu dira.

Saio hauek Oriamendi kaleko 10. zenbakian egingo dira astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan. Astelehen eta astearteetan bi txanda izango dira: 18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Asteazkenetan, berriz, entsegu bakarra egingo da, 19:00etatik 20:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostadar Dantza taldea hasi da inauteriak prestatzen