Borrar
Adur Ezenarro, Leire Artola eta Kepa Zubiarrain kanpainaren aurkezpenean, Beasaingo udaletxean. ZABALA
'Ogasunarekin euskaraz!' kanpaina martxan Beasain, Ordizia eta Lazkaon

Beasain

'Ogasunarekin euskaraz!' kanpaina martxan Beasain, Ordizia eta Lazkaon

Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko ekimenaren hamabostgarren edizioa aurkeztu dute

Lunes, 24 de marzo 2025, 19:50

Lazkaoko, Ordiziako eta Beasaingo udalek 'Ogasunarekin euskaraz!' kanpaina aurkeztu dute beste behin, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko. Hamabosgarren urtez jarraian, ekimen honen bidez, euskaraz egiten diren errenta aitorpenen kopurua handitzea eta hizkuntzaren erabilera erraztea dute helburu.

Aurtengo kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa Beasaingo udaletxean egin zuten Leire Artola, Adur Ezenarro eta Kepa Zubiarrain Beasain, Ordizia eta Lazkaoko alkateek. Agerraldian, kanpainaren garrantzia azpimarratu zuten hiru udal ordezkariek, herritarrak beren hizkuntzan administrazioarekin harremanetan jartzera bultzatzeko. Artolak herritarrak parte hartzera animatu zituen: «Euskara sustatzeko keinu sinple bat da eta guztion esku dago. Aukera badago, beraz, aprobetxa dezagun!».

Errenta aitorpena egiteko bide guztiak euskaraz erabil daitezke, eta kanpaina honen bitartez, aukera horren berri eman nahi zaie herritarrei.

Hiru bide, baina beti euskaraz

Errenta aitorpena egiteko hiru bide daude, eta guztietan euskaraz jarduteko aukera eskaintzen da. Alde batetik, auto-likidazio proposamena. Martxoaren 31tik ekainaren 30era egongo da zabalik. Herritarrek Ogasunak bidalitako autolikidazio proposamena jaso eta onartzeko aukera izango dute. Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula adieraztea besterik ez dago, eta hortik aurrera, Ogasunak bidalitako dokumentazio guztia euskaraz jasoko da.

Bestetik, mekanizatua. Modu honetan, errenta mekanizaturako hitzordua eskatzeko epea apirilaren 4an hasiko da. Zerga-bulegoetan aurrez aurreko hitzorduak hartzerakoan, euskarazko arreta eskatu ahal izango da. Hitzordua telefonoz edo Internet bidez eskatu daiteke, eta une horretan euskaraz egin nahi dela adierazi behar da. Ondoren, errenta aitorpena egiteko bulegoan bertan, Ogasunarekin eus-karaz aritzeko aukera izango dute herritarrek, bai ahoz, bai idatziz. «Euskaraz arreta jasotzeko eskubidea dugu, eta mekanizatutako errenta aitorpena egiten duten herritar guztiek aukera hau aprobetxa dezaten nahi dugu», adierazi zuen Ezenarrok.

Azkenik, internetez ere burutu ahalko da, 'Zergabidea' atariaren bitartez errenta aitorpena aurkezteko aukera egongo da apirilaren 3tik ekainaren 30era bitartean. Internet bidezko errenta programaren euskarazko bertsioa deskargatu eta hobetsitako hiz-kuntza atalean euskara aukeratu behar da. «Garrantzitsua da euskararen aldeko hautua egiten duten herritarrei beharrezko tresnak ematea eta informatzea», gehitu zuen Zubiarrainek.

Hazkunde nabarmena

Azken urteetan, Beasainen eta Ordizian euskaraz egindako errenta aitorpenen kopurua egonkortu egin da, eta Lazkaon, berriz. Datu horiek baikorrak diren arren, hiru alkateek nabarmendu zuten erronka nagusia oraindik ere hazkunde hori sendotzea dela.

Udal ordezkariek gogorarazi dute errenta aitorpena euskaraz eginez, euskarari ere aitorpena egiten zaiola. «Ez da soilik tramite bat; hautu bat da, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskarari espazio gehiago emateko bidea», nabarmendu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ogasunarekin euskaraz!' kanpaina martxan Beasain, Ordizia eta Lazkaon