'Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak', gaur mahai-inguruan

J. U. BEASAIN.

Beasaingo Udalak hizkuntza gutxituetako herrialdeekin elkarlanean aritzen den Garabide elkartearekin duen hitzarmenaren baitan, mahai-ingurua izango da gaur. Kanaldudek ekoizten duen 'Zuzenean zure esku' programaren saioa egingo da Igartza jauregian 'Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak?' izenburupean. Bidarraiko telebistak duen dinamika aberatsaren baitan, hamabostero 'Zuzenean zure esku' programa zuzenean emititzen du internetez.

Parte-hartzaileak

Mahai-inguruan parte hartuko dutenak honakoak dira: Irene Larraza (Etxepare Institutua), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Urtzi Urrutikoetxea (PEN Kluba), Jon Sarasua (Garabide). Moderatzaile lanak: Idurre Eskisabel.

Mahai-ingurua arratsaldeko 18.00etan Igartza jauregian egingo da eta zuzenean emitituko da.