Neskak aurtengo haurren sokadantzan

Urtero moduan, 40 ume arituko dira gehienez, eta erdia neskak izango dira

J. U. BEASAIN.

Loinatz jaietako haurren sokadantzan lehenengoz neskek parte hartuko dute Beasainen. Udalak herriko dantza taldeekin elkarlanean nesken parte hartzea berdintasunez bermatzea erabaki du.

Azken urteetan bezala, gehienez 40 haurrek parte hartuko dute eta erdia neskak izango dira; izena emateko epea bihar ostirala, martxoak 15, itxiko dute, udaleko webaren bitartez edo Igunean.

Generoa alde batera utzita

Beste aldetik, sokadantzan parte hartzeko beste erabakiak hauek izan dira: dantzari bakoitzak nahi duen bikotea aukeratu ahal izango du generoa alde batera utzita. Gainera, izena ematen dutenen artean, haurren adina izango da hautaketa egiteko irizpidea, nesken zein mutilen kasuan, Loinatzeko jaietan.

Bukatzeko, haurren sokadan- tzako lantaldeak erabaki hau har- tzeko egindako lana eta ibilbidea eskertu nahi izan du Udalak.