Borrar

Beasain

Mikel Urdangarin beasaindarrak bere azken liburua aurkeztuko du aste honetan

J. Z.

beasain.

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:43

Mikel Urdangarin Irastorza beasaindarrak 'Gizaberetxoak gara. Joxe Azurmendi feminismoekin elkarrizketan' izeneko liburua kaleratu berri du, 'Jakin, Joxe Azurmendi Katedra' eta EHUk sustatutako 'Ur-jauzia' bildumaren baitan. Filosofian aditua den beasaindarrak bi aurkezpen egingo ditu datozen egunetan, Donostian eta Beasainen.

Lehen aurkezpena gaur burutuko du, Donostiako Liburutegi Nagusiko Mandasko Duke aretoan, eguerdiko 12:00etan. Bertan, argitaratzaileekin batera, liburuaren aurkezpen orokorra egingo du.

Bigarren aurkezpena, berriz, herrian bertan egingo du: bihar, arratsaldeko 18:30ean Igartzako jauregian izango da hitzordua.

Liburuan, Mikel Urdangarinek Joxe Azurmendiren pentsamendua hainbat autore feministarekin elkarrizketan jartzen du, hala nola Jule Goikoetxea eta Judith Butler bezalako erreferenteekin. Nahiz eta abiapuntu ezberdinak izan, gizakia eta mundua ulertzeko duten ikuspegien arteko hurbiltasuna azaleratu du lanak. Besteak beste, gorpuztasunaren aitortza, natura eta kultura berrasmatzeko saiakerak eta hizkuntzaren garrantzia azpimarratu ditu bere lanean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mikel Urdangarin beasaindarrak bere azken liburua aurkeztuko du aste honetan