'LIBURUAK LIBRO' EKIMEN ARRAKASTATSUA

'LIBURUAK LIBRO' EKIMEN ARRAKASTATSUA

'Liburuak Libro' ekimena pasa den igandean jarri zen martxan. Goizeko 10:30ean Loinazko San Martin plazako eskaileratan familia argazkia atera zuten ekimen berritzailearen parte-hartzaileek. Bi urtetan jarraian Euskal Liburuak Kalera egitasmoak jai giroan kalean ikusgarri jarri ditu etxeetako euskal liburuak. Ideia horri tiraka, herriko txoko ezberdinetan euskal liburuak askatzeko gonbita luzatu zuen aurten 'Liburuak Libro' ekimenak. Igandean bertan liburua hartu eta uzteko momentuan atera zuten argazkia sare sozialetan zintzilikatzeko.