Beasain
Larunbatean ospatuko dira Arriarango jaiakJ. ZABALA
beasain.
Miércoles, 25 de junio 2025, 21:19
Giro ezin hobea eta egitarau oparoa izango dira aurten ere Arriarango auzo jaietan larunbatean (hilak 28).
Goizeko 10:30ean hasiko da eguna, txistularien dianarekin. Ondoren, 11:00etan meza ospatuko da, eta 12:00etan luntxa eskainiko da auzoko giroa berotzeko. 12:30etik aurrera trikitilarien doinuak nagusituko dira, eta 13:00etan herri kirolak izango dira ikusgai.
14:30ean hasiko da eguneko lehen otordu nagusia: auzo bazkaria, Kaxolako Iker Markinezek prestatua. Helduentzako prezioa 50 eurokoa da, eta haurrentzakoa, 15 eurokoa.
Arratsaldean berriz, 17:30ean hasita puntto eta mus txapelketak jokatuko dira, eta 18:00etan umeentzako jolasak antolatuko dira. 19:00etan toka txapelketak hartuko du lekukoa, eta 20:30ean 'Arriantxo'-ren ipuinaren txanda izango da. 21:00etan auzo afaria egingo da. Dani Oiarbide eta Pello Urdangarin arduratuko dira jaiaren musika eta giro alaiaz.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.