Beasain
'Izanaren Artea' ikuskizuna eskainiko da gaur AranealdenSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
'Izanaren Artea' ikuskizuna eskainiko da gaur AranealdenJ. Z.
BEASAIN.
Jueves, 27 de marzo 2025, 20:09
Herrian duela hainbat hilabete garatzen ari den 'Nahigabeko Bakardadeak eta Buru Osasuna' proiektuaren baitan, gaur arratsaldean proposamen artistiko berezi bat eskainiko da 'Izanaren Artea'. Ikuskizuna Aranealde eraikinean izango da, 19:00etan, eta euskaraz aurkeztuko da.
Ekimen honek Arteriaren baitan 2024an emandako dirulaguntza irabazi du, eta bere sorkuntzan nahigabeko bakardadearen eta buru osasunaren gaiak izan ditu oinarri. Proposamen artistiko berezia izanik, hainbat arte diziplina uztartzen ditu: hitzaren indarra, argazkigintza, margolaritza eta soinu espazio berezi bat elkartzen dira esperientzia hunkigarri bat osatzeko.
Ikuskizunak aforo mugatua du, 33 ikuslerentzako lekua baino ez baitago. Halaber, ikusmen murriztua duten pertsonentzako egokitzapen bereziak ere egingo dira. Sarrera eskuratu nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute: info@ dar-dar.eus helbidean edo 636 374 691 telefonoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.