Irakurle Taldeak hilaren 21ean hasiko du lehen tertulia Igartzan

J. U. BEASAIN.

Azken ikasturteotako dinamika berari helduko dio Irakurle Taldeak. Parte hartu nahi duen orok hilabete bakoi-tzean irakurtzeko proposaturiko liburua herriko liburutegian eskuratu ahalko du.

Gutxi gorabehera, hilabeteko epean liburua irakurri eta hilean behin liburuaz solasean aritzeko elkartzen dira liburua irakurri eta tertulian parte hartu nahi dutenak. Gainera, asko dira euskal literatura bide-lagun hartuta irakurle taldeak lantzen dituen gaiak: etorkinak, emozioak, memoria historikoa, harremanak... Baina, urtean behin, poesia liburu bat ere hartzen dute aztergai.

Beasaingo Irakurle Taldeak hilaren 21ean egingo du ikasturte berriko lehen tertulia. Herritar orok udal bibliotekan eskura dezake tertulian aztergai eta solasgai izango duten liburua. Lehen saio horretarako aukeratu den liburua Juan Luis Zabalaren 'Txistu eta biok' da.

Irati Goikoetxea arduratzen da hilabete bakoitzean zehar taldekideak animatu eta irakurritako liburuaren inguruko kontu eta kantuak helarazteaz. «Talde irekia da, gehienek hilero hartzen dute», azpimarratu du Goikoetxeak. Kontsultatu nahi duenak liburutegian aurkituko du ikasturtean zehar landuko diren liburuen zerrenda.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos