Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
14 urtez azpiko nesken selekzioa garaipena ospatzen. E.F.F.
Goierriko hiru jokalari txapeldun, selekzioen arteko futbol txapelketan

Beasain

Goierriko hiru jokalari txapeldun, selekzioen arteko futbol txapelketan

J. ZABALA

BEASAIN.

Martes, 6 de mayo 2025, 19:57

Pasa den asteburuan Madrilen jokatu den selekzioen arteko Espainiako futbol txapelketan, euskal selekzioaren bi talde nagusiek –14 urtez azpikoek eta 16 urtez azpikoek– garaipena eskuratu zuten. Bi talde horietan banatuta, Goierriko hiru jokalari izan ziren partaide eta protagonista, euren mailan Espainiako onenak izatea lortu zutenak.

16 urtez azpiko selekzioarekin Intza Arrondo Azkona ordiziarrak hartu zuen parte, Beasain K.E.-ko jokalari eta entrenatzaile izandako Urtzi Arrondoren alaba izanik, eta bere taldearekin titulua eskuratu zuen. 14 urtez azpiko taldean, berriz, Maitane Garro beasaindarra eta Aiora Sarasola lazkaotarra izan ziren txapeldun, biek maila bikaina erakutsiz. Hirurak Real Sociedad taldeko jokalariak dira, eta euren belaunaldiko euskal futbolari nabarmenen artean kokatzen dira, dagoeneko estatu mailako txapelketetan garaipenak pilatzen hasita.

Lortutako emaitza hauek berresten dute Goierrin azken urteetan emakumezkoen futbolean eta honen harrobian egindako lan ona, klub, familia eta hezkuntza-eragileen elkarlanari esker.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goierriko hiru jokalari txapeldun, selekzioen arteko futbol txapelketan