Beasain
Garingo jaiak, kultura, kirola eta tradizioa uztartuz gozatzeko asteburuaJ. ZABALA
beasain.
Asteazkena, 22 urtarrila 2025, 20:05
San Sebastian jaiek denetarako tartea utzi zuten pasa den asteburuan Garinen. Urteroko meza nagusiaren ostean, 'Fikziohesioa' antzezlana eskaini zuen 'Kalte' kolektiboak larunbatean, eliza ikuslez betez. Igandean berriz, Garingo mendia lasterketaren XI. edizioa ospatu zen auzoan. Bertan, Oier Zubeldia izan zen bizkorrena sailkapen nagusian (56:03). Emakumezkoetan, berriz, Irati Zubizarreta beasaindarrak eskuratu zuen garaipena, 1:10 denboran ibilbidea betez.