Borrar
Alain Polo lazkaotarraren diseinu irabazlea; datozen egunetan margotzen hasiko dira. AITTU!
'Eguzkilorea', Beasaingo Euskaraldirako aukeratutako horma-irudi berria

Beasain

'Eguzkilorea', Beasaingo Euskaraldirako aukeratutako horma-irudi berria

Alain Polo lazkaotarraren diseinua izango da azkenik liburutegiko horman margotuko dena, euskararen aldeko mezua zabaltzeko

Jueves, 24 de abril 2025, 20:42

Euskaraldiaren prestaketak martxan dira herrian, eta aurtengo edizioa kolorez eta sinbolismoz betetako irudi batekin jantziko da: 'Eguzkilorea', Alain Polo Macias lazkaotarraren diseinua izango da liburutegi ondoko horman margotuko den irudi berria. Bozketa parte-hartzailea egin dute Andramendi Ikastola, La Salle, Loinazpe Institutua eta Txindoki Institutuko DBH eta Batxilergoko ikasleek, eta guztira 527 lagunek hartu dute parte. Eguzkilorea izeneko lanak 331 boto eskuratu ditu, eta horrek ekarri du irabazle izendatzea.

Horma-irudia maiatzaren 15 baino lehen margotuko dute, Euskaraldiaren hasiera ekitaldirako prest egon dadin. Ekimena Aittu! Euskara Elkartearen eskutik abiatu da, Udalaren babesarekin eta EHUko Arte Ederretako ikasleen laguntzarekin. Helburua argia da: euskara ikusgarri egitea herrian, artea eta herritarren parte-hartzea uztartuz.

Alain Polok sortutako 'Eguzkilore' diseinuak euskarari omenaldia egiten dio, eguzki-lorearen irudiarekin: antzinatik etxe atarietan gaitzak uxatzeko jartzen zen lore horren bidez, hizkuntza zaharra babestu eta bizirik mantentzearen sinbolismoa adierazten da. Irudian, esku batek —ikurrinaren koloreekin margotutako eguzkilorea— goxotasunez heltzen du, adieraziz euskararen etorkizuna guztion esku dagoela. Lanak erabilitako testurak eta marra estilizatuek hizkuntzaren hurbiltasuna, naturaltasuna eta gure sustraietan duen oinarri sendoa irudikatzen dute.

Horma-irudiak plazako portikoetan, liburutegiko sarreraren ondoan kokatutako artelana berrituko du. Irudian ikus daitekeen diseinuaz gainera, mezu indartsu bat ere islatuko du: 'Gutariko bakoitzak anitz hizkuntza ukan ditzake, euskarak gu baizik ez gaitu' esaldia gehituko da eguzkilorearekin batera.

Euskaraldia iristear

Euskaraldiaren inguruko dinamikak ez dira horma-irudira mugatuko. Aittu! elkarteak 'Irrialdi' izeneko kultur egitarau berezia antolatu du, euskara hizpide duen umorea, artea eta elkargunea uztartzen dituen eskaintza zabalarekin. Maiatzaren 9an, Zuhaitz Gurrutxaga izango da protagonista Usurbe Antzokian, bere 'Futbolistok' bakarrizketarekin. Euskaraldiaren hasiera ofiziala maiatzaren 15ean izango da, Amaia Bonoren 'Belarriprest' bakarrizketarekin. Haur eta familien gozamenerako, maiatzaren 16an, Porrotx eta Marimots pailazoek saio berezi bat eskainiko dute herriko plazan.

Gainera, maiatzaren 21ean, Segurako Zopa Antzerki taldeak hitanoaren erabilera sustatzeko antzezlana aurkeztuko du. Maiatzaren 22an, Imanol Ituñok magia eta herriko giroa uztartuko ditu bere 'Magiapoteo' saioarekin, pintxopote garaian herriko tabernetan. Eta azkenik, maiatzaren 23an, Pantxo Telleria eta Mikel Martinez taularatuko dira 'Ez dok hiru' antzezlanarekin, euskal kulturaren eta hizkuntzaren inguruko gogoeta eskainiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Eguzkilorea', Beasaingo Euskaraldirako aukeratutako horma-irudi berria