Borrar

Beasain

Buztingintzako ikasleen zeramika lanak ikusgai Igartzako jauregian

J. Z.

beasain.

Martes, 13 de mayo 2025, 19:53

Zeramikaren inguruko sorkuntza eta sentsibilitatea gerturatzeko asmoz, Buztingintza tailerrak erakusketa berezi bat antolatu du, ostiralean hasita, ekainaren 1era bitartean. Erakusketa Igartzako jauregiko erakusketa aretoan izango da ikusgai, eta bertan tailerreko ikasleen lanak izango dira protagonista.

Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: asteazkenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Gainera, maiatzaren 19an eta 20an ere irekita egongo da aretoa, bisitariei aukera gehiago eskainiz.

Buztingintzaren bidez adierazpena, forma eta materialaren ulermena lantzen dira, eta erakusketa honek aukera ematen du prozesu horren emaitzak gertutik ezagutzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Buztingintzako ikasleen zeramika lanak ikusgai Igartzako jauregian