Beasain
Buztingintzako erakusketan zozkatutako piezek badituzte dagoeneko jabeakJ. ZABALA
BEASAIN.
Viernes, 13 de junio 2025, 20:27
Duela aste batzuk Buztingintza elkarteak aurtengo ikasturteko lanak aurkeztu zituen Igartzako jauregian egindako erakusketa baten bidez. Ohiko moduan, ekitaldiak herritarren interesa piztu zuen, eta bertaratutakoek aukera izan zuten eskuz egindako pieza originalez gozatzeko.
Erakusketa horretan, gainera, hainbat pieza zozkatu ziren parte-hartzaileen artean, elkarteko kideen lanak herritarren artean banatzeko helburuarekin. Zozketaren irabazleak pasa den egunean jakinarazi ziren, eta jada jaso dituzte sariak.
Maite Irigoyen eta Reyes Miranda izan dira aurtengo zozketako sarituak. Bi herritarrek eskerrak eman zizkieten Buztingintza elkarteko kideei eta haien lanari, eta jasotako piezak etxean leku berezian jarriko dituztela adierazi zuten. Buztingintza elkartearen hitzetan, halako ekimenek herritarren parte-hartzea sustatzen dute eta artisautzaren balioa nabarmendu.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.