Beasain
EH Bilduk ordenantza fiskalen proposamenak aurkeztu dituKoalizioaren helburua da etxebizitza aukerak, gizarte kohesioa eta genero berdintasuna hobetzea hainbat neurri proposatuz
J. ZABALA
BEASAIN.
Ostirala, 17 urria 2025, 20:48
Beasaingo EH Bilduk udal ordenantza fiskalen negoziazioari begira proposamen sorta aurkeztu du helburu argi batekin: etxebizitzaren eskuragarritasuna hobetzea, gizarte-kohesioa indartzea eta genero-berdintasuna sustatzea. EH Bilduren ustez, une egokia da udal fiskalitatearen norabidea eguneratzeko eta baliabideak modu bidezkoagoan banatzeko, eta horretarako, koalizioak hainbat neurri aurkeztu ditu.
EH Bilduren proposamenen artean azpimarratzekoa da etxebizitza hutsentzako % 150eko zerga-errekargua ezartzea, etxebizitza horiek merkatura ateratzeko eta, horrela, etxebizitzaren eskuragarritasuna hobetzeko. Aldi berean, alokairu-programa publikoetan parte hartzen duten etxebizitzei hobariak ematea proposatu dute,
Bestalde, koalizioak tasa eta zergetan progresibitatea aplikatzearen alde egin du. Horren bidez, herritarren diru-sarreren arabera ordainduko lirateke udal zerbitzuak, hala nola musika eskola, kiroldegia edo zinema, baliabide gutxiago duten familiek aukera berdinak izan ditzaten.
Koalizioak, gainera, genero-ikuspegia fiskalitatean txerta-tzearen garrantzia azpimarratu du. Horretarako, zerga-sistemak genero-arrakalan duen eragina aztertzea eta datu bereiziak bildu eta aztertzea proposatu dute. Horrela, generoaren araberako desorekak identifikatu eta neurri egokiak abiarazi ahal izango lirateke haien esanetan.
EH Bilduren ustez, aurkeztutako proposamenek «udal politika fiskala tresna eraginkor bihurtzen dute gizarte bidezkoago, berdintsuago eta jasangarriago baten alde». Koalizioak adierazi du prest dagoela udal gobernuarekin elkarlanean aritzeko, Beasainentzat onuragarriak izango diren akordioak bilatzeko eta udal kudeaketa «herritarren behar errealei eta gizartearen erronkei egokitzeko».