Beasain
Bidezko merkataritzaren aldeko stand-a ZubimusunJ. ZABALA
BEASAIN.
Lunes, 26 de mayo 2025, 20:46
Maiatzean ospatzen den Nazioarteko Bidezko Merkataritzaren Eguna zela eta, Herriak Elkarlanean GGKEak eta Lizeoko ikasleek elkarlanean antolatutako egitasmoa jarri zuten martxan Zubimusu plazan. Helburua argia zen: herritarren artean kontsumo arduratsu eta bidezko merkataritzaren balioak zabaltzea, eta beraien eskuetara iristen diren produktuak beasaindarrei eskaintzea.
Zubimusu plazan stand bat jarri zuten, eta bertan mota askotariko produktuak eskaini zituzten: txokolatea, galtzerdiak, poltsak, tea, kosmetika, eztia, gailetak, kafea, azukrea... Guztia bidezko merkataritzaren printzipioen arabera ekoitzia eta saldua.
Goiz osoan zehar Lizeoko ikasleek eta Herriak Elkarlaneaneko kideek parte hartu zuten postuan, informazioa ematen eta produktuak erakusten. Herritar ugari hurbildu zen interesa erakutsiz, eta giro atsegina nagusitu zen. Gorka Escalantek, Herriak Elkarlanean-eko arduradunak, ondokoa azpimarratu zuen: «oso gustora aritu gara goizean zehar. Eguraldia alde izan dugu eta herritar ugari gerturatu dira gure lana ezagutu eta postuan eskainitako produktuak erosi eta probatzera». Gazteen inplikazioa ere nabarmendu zuen: «euren partaidetza funtsezkoa izan da mezua zabaltzeko eta herritarren kontzientzia pizteko».
Egitasmoak harrera beroa izan zuen herritarren aldetik, eta erakutsi zuen lankidetza eta hezkuntzaren garrantzia bidezko merkataritzaren alde eman beharreko pausoetan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.