Beasain
Bertso-afaria Arrano Kulturaren eskutik, datorren otsailaren 7anJ.Z.
beasain.
Martes, 28 de enero 2025, 20:41
Arrano Kulturak bertso-afari berezia antolatu du datorren otsailaren 7rako. 20:30ean hasiko den ekitaldian, bertsolaritzaren bi izar, Aner Euzkitze eta Amets Arzallus, arduratuko dira bertaratutakoen gozamenaz. Bertso-saio honek bertsozaletasuna eta giro aparta uztartuko ditu Arrano elkartean, otordu eder batekin batera.
Afari honetarako tiketak salgai daude dagoeneko Arrano tabernan. Prezioak bi tarte desberdinetan banatu dira: ikasleek eta langabetuek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek, berriz, 25 euro. Plazak mugatuak direnez, interesa dutenek ahalik eta azkarren erostea gomendatzen dute antolatzaileek.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.