
Beasain
Beasaingo BHI-ko ikasleak, Europan elkartrukeanSecciones
Servicios
Destacamos
Beasain
Beasaingo BHI-ko ikasleak, Europan elkartrukeanJosu Zabala
Martes, 22 de abril 2025, 20:59
BHIko ikasleek nazioarteko mugikortasun-esperientzia paregabea bizi dute, eta azken asteotan Europako bi herrialdetan izan dira, ikaskun-tza formal eta informala uztar-tzen dituzten egonaldi hezitzaileetan parte hartuz. Alde batetik, lehen Batxilergoko 12 ikasle Fran-tziako Poitiers hirian egon dira Erasmus+ programaren barruan, eta bestetik, DBH 4. mailako ikasleek Herbeheretako Haren herrian parte hartu dute urteko elkartruke esperientzian.
Apirilaren 15ean, Batxilergoko lehen mailako Frantseseko, Artistikoko eta Eleanitzako ikasleek Poitiers-era abiatu ziren, Erasmus+ programaren barruan antolatutako talde-mugikortasun batean parte hartzeko. Egonaldia 'Mi futuro lo creo contigo' izeneko proiektuaren baitan kokatu zen, eta bertan, ikasleek hainbat arlo landu zituzten: etorkizunaren inguruko hausnarketa, sorkuntza artistikoa eta hizkuntza-komunikazioa, besteak beste.
Bost egunez, Poitiers-eko Lycée de Bois d'Amour ikastetxeko ikasleen familietan hartu zituzten, eta horrek aukera eman zien frantses hizkuntzan murgiltzeko eta hango bizimoduarekin harreman zuzena izateko. Egun horietan, hainbat tailer tematiko, ikastetxeko jarduera, hiriko eta inguruko bisita gidatu eta dinamika parte-hartzaile egin zituzten. Ikasleek beraiek ere euren ikuspegi pertsonala garatzeko tartea izan zuten: argazkiak, marrazkiak eta testu laburrak sortuz, bizitako esperientziaren isla gisa.
Hizkuntzaren erabilera egunerokotasunean praktikatzeaz gain, artea, gizarte-gaiak eta komunikazioa ardatz hartuta, ikasleek ikuspegi anitzetik landu zuten etorkizunaren gaia. Harremanak sortu zituzten, aurreiritziak desegin eta beste kultura batekin harreman estua izateko aukera izan zuten.
Bestalde, DBH 4. mailako ikasleak Herbeheretako Haren herrian egon dira pasa den astean, ikastetxeko urteko elkartruke-programaren barruan. Azaroan Haren herriko ikasleak Beasainen egon ziren, eta oraingoan gure ikasleak izan dira bisitari, apirilaren 11ra arte luzatu zen egonaldian.
Herbeheretako egonaldian zehar, ikasleek bertako familien etxeetan bizi izan dira, eta eguneroko bizimoduan murgildu dira. Ikastetxean jarduera bateratuak egin dituzte, eta horrez gain, kirol ekintzak, hiri eta museoetako bisitak, eta talde dinamikak ere burutu dituzte. Hizkuntza-trukeaz gain, kultura-ohiturak eta bizimoduak konpartitu dituzte, eta elkarbizitzaren bidez beste herrialde bateko ikuspegi sozial eta pertsonala gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Publicidad
Fernando Morales y Álex Sánchez
Juan Manuel Sotillos e Iris Moreno
Iñigo Puerta | San Sebastián
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.