Badator XXIX. Liburu eta Disko Azoka, karpara, ostiraletik igandera

Liburu eta Disko Azokaren aurkezpenea, Mirentxun.
/JUANTXO UNANUA
Liburu eta Disko Azokaren aurkezpenea, Mirentxun. / JUANTXO UNANUA

Aurten laguntza lanetan izan eta izango diren eragileak eskertu nahi ditu Beasaingo Udalak

J. U. BEASAIN.

Goierrin burutzen diren bost azokak elkarlanean dihardute aspalditik 'Azokak batzen gaitu lelopean', Ordizia, Lazkao, Ataun, Segura eta Beasaingo liburu eta disko azokak abenduaren 14, 15 eta 16an izango dira aurten.

Aurten, Mirentxu liburu dendan egindako aurkezpenean, Xabier Matarranz Beasaingo Udaleko Kultura zinegotzia izan zen. Honekin batera, Joxepa Madariaga Lazkaoko Gerriko Kultur elkartearen izenean eta Aitor Aldasoro Ataungo azokaren antolakuntzaren ordezkari gisa izan ziren bost herrietako azoken inguruko xehetasunak aurkezten.

Ostirala. 11
00etan Gabonetako kartel lehiaketaren sari banaketa. 17:30ean irakurle taldea bilduko da: Pako Aristiren 'Libreta horiko poemak'.
Larunbata. 12.00etan Musika Eskolako trikitilariak eta panderojoleak. 13
00etan Kantujira egingo da.
Ordutegiak. Abenduaren 14 eta 15ean
goizez, 11:00etatik 14:00etara/ arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 16an, goizez bakarrik, 11:00etatik 14:00etara

Eskertza

Beasaingo azokan orain artean AEK izan da bidelagun eta egindako lana eskertu nahi izan zen. Aurten eta laguntza lanetan izan eta izango diren eragileak eskertu nahi izan ditu UdalakHonen ondotik Mirentxu liburu-dendaren lana ere bai, izan ere aurtengoan ere kaleko erakusleihoa materialez hornituko duena izango delako eta segidan, herriko hainbat eragile, egitaraua egiteko, zaintza zein txandak egiten beraien laguntza izango baita.

Guztien lana ezinbestekoa da ekitaldia burutu ahal izateko: Irakurle taldea, Musika eskolako trikitilariak, kantujira, Goierri Gorriko jokalariak, BKLko jokalariak eta abar. Aurten kirol elkarte hauetako gazteek ere lagunduko dute azokan lehenengoz.

Nobedadeak

Aurtengo liburu eta disko azoka, esan bezala, abenduaren 14etik 16rarte izango da Gernika pasealekuan jarriko den karpan, hor bilduko dira aurtengo nobedade nagusiak. Urteroko ohiturari jarraituz, produktu guztiek %15eko deskontua izango dute.

'Azokak batzen gaitu' leloa oihukatuz amaitu dute hiru ordezkariek gaurko aurkezpena eta Eguberrietarako euskal liburu eta diskoak oparitzeko deia zabaldu dute.