Badator Euskaraldia Beasainera ere

J. U. BEASAIN.

Euskaraldia martxan jarri da Beasainen. Gaur 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate epea irekiko da. Hori dela eta, ostiralero, hilaren 21etik azaroaren 23 arte informazio mahaiak jarriko dira Zubimuzu plazan (arratsaldeko 18.00etatik 21.00etara), bertan izena emateko aukera egongo delarik.

Bihar ostirala, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Beasaingo kaleetan zehar kalejira izango da herriko trikitilariek lagunduta. Kale animatzaile batzuk egongo dira 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' izatea zer den azalduko dietenak herritarrei.

Honekin guztiarekin, beasaindarrak azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte 'Ahobizi' eta 'Belarriprest' izatera gonbidatu nahi dituzte.

 

Fotos

Vídeos