Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Mendia-Murua eta Zufiaurre-Zabaleta bikoteak lehian. ZABALA
Atanotxiki frontoia, seigarren jardunaldirako prest

Beasain

Atanotxiki frontoia, seigarren jardunaldirako prest

Gaur, 17:30etik aurrera, pala eta pilota txapelketako partidak jokatuko dira

J. ZABALA

BEASAIN.

Jueves, 27 de marzo 2025, 20:09

Pala eta pilota txapelketa bueltan da asteburuan Atanotxiki frontoian seigarren jardunaldiarekin.

Gaur, arratsaldeko 17:30ean, Julen Ruiz eta Anartz Oiarzabal bikoteak Unai Elortza eta Unai Sanchez izango dituzte aurkari. Jarraian, Xabi Cortes eta Luis Garmendiak Jon Lizarazu eta Josu Urdangarin izango dituzte aurrez aurre. Gaurko jardunaldian, guztira zazpi partida jokatuko dira, guztiak eskuz.

Bihar, 11:00etan, bi partida jokatuko dira. Ainhoa Ibañez eta Itziar Barrutiak Elorri Ramirez eta Ixiar Otamendiren aurka jokatuko dute lehen norgehiagoka. Ondoren, Aitor Martin Urteaga eta Beñat Maizek Harri Herguedas eta Xabier Monreal izango dituzte aurkari. Lehena pala partida izango da eta bigarrena, esku pilotakoa.

Igandean berriz, jardunaldiari amaiera emango zaio 16:30etatik aurrera. Ion Iturbe eta Beñat Elgarresta bikoteak Iraitz eta Xanet Mendizabalen aurka jokatuko dute lehenengo partida. Ondoren, Jokin Narraspe eta Eneko Monrealek Pitto eta Ramon izango dituzte aurkari. Jardunaldiari amaiera emango dioten partidak emakumezkoen pala partiduak izango dira, tartean Ana Mosella eta Arantxa Alustizak Leire Otamendi eta Maddi Aiestaranen aurka jokatuko duten lehia, baita Ane Garcia eta Mireia Barriolak Amaia Alvarez eta Maialen Mujikaren aurka izango duten norgehiagoka ere. Jardunaldiko azken norgehiagoka, Garazi Mujika-Libe Jauregi eta Amaiur Landa-June Landa bikoteen artekoa izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atanotxiki frontoia, seigarren jardunaldirako prest