Borrar

Beasain

Arriarandarrak martxan dira aurtengo San Pedro jaiak prestatzeko

J. ZABALA

beasain.

Viernes, 13 de junio 2025, 20:27

Arriaranen jada prest dago dena San Pedro jaien ospakizunerako. Ekainaren 28an, larunbatarekin, auzoko bizilagunek eta bisitariek egun osoko egitarau zabala izango dute gozagarri.

Goizeko 10:30ean hasiko da festa, txistularien diana alaiarekin. Ondoren, 11:00etan meza ospatuko da eta 12:00etan luntxarekin hasiko dira lehen topaketak. Eguerdian, trikitilariek eta herri kirolen erakustaldiek alaituko dute giroa. 14:30ean auzo bazkaria izango da eguneko hitzordu nagusienetako bat, eta bertan parte hartzeko helduek 50 euro eta haurrek 15 euro ordaindu beharko dute. Bazkarian parte hartzeko izen-ematea ekainaren 22an amaituko da, eta Intxaurpe elkartean edo ohiko lekuetan egin daiteke.

Arratsaldean ere ez da atsedenik izango. 17:30ean punttu eta mus txapelketak jokatuko dira, 18:00etan umeentzako jolasak izango dira, eta 19:00etan toka txapelketa. 20:30ean 'Arriantxok' ipuin-kontaketa saioa eskainiko du, eta 21:00etan auzo afariarekin emango zaio amaiera egunari. Afarian parte hartzeko izen-ematea ere ekainaren 22an amaituko da, eta helduek 20 euro ordaindu beharko dute.

Jai osoan zehar, Dani Oiarbide eta Pello Urdangarinek musika eta giroa jarriko dute. Bazkariko menua Kaxolako Iker Markinez sukaldariak prestatuko du, eta antolakuntzatik herritarrak animatu dituzte parte hartzera eta giroa elkarrekin sortzera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arriarandarrak martxan dira aurtengo San Pedro jaiak prestatzeko