'Aittu' Euskara Elkarteakgaurko batzarrean parte hartzeko deia egiten du

J. U.BEASAIN.

Aittu Euskara Elkarteak eratze batzarra egingo du gaur, hilaren 26an, Beasaingo Udaleko Batzar Aretoan, arratsaldeko 18.30ean.

Hainbat hilabeteko lanaren ondoren, elkarte berriaren helburuak eta antolakuntza jasotzen dituzten estatutuak onartuko dituzte bilkura honetan.

Talde honen sustatzaileek herriko euskaltzaleei eta herritar orori gonbita luzatu nahi die lehen batzar honetan parte hartu eta talde berriko kide izateko.

Aittu Euskara Elkartearen helburua izango da Beasainen euskal giroa berpiztea.

Izan ere, azken hamarkadetan Beasainen euskararen ezagutza asko zabaldu bada ere, kaleko erabilerak ez du neurri berean gora egin.