Borrar

Eskoletan matrikulatzeko epea zabalik, otsailaren 10rarte

J. U.

Domingo, 5 de febrero 2017, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Otsailaren 10era arte zabalik dago 2 urtetik 16 urtera bitarteko neska-mutilen matrikula egiteko epea. La Salle Ikastetxean, 2 urteko haurrak nahiz beste adinetako ikasleak datorren ikasturtean hartu nahi dituzten familiek, prematrikulat-ze edo izena emateko prozesua bete beharko dute. Eskaintza derrigorrezko hezkuntzaren hiru etapei dagokie: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Informazioa zuzenean jasotzeko, 943 880 139 telefonora deitu, hitzordua egiteko, edo ikastetxeko idazkaritzara hurbildu.

Murumendi ikastetxeak jakinarazten du 2 urteko haurrak nahiz beste adinetako ikasleak (12ra arte) datorren ikasturtean hartu nahi dituzten familiek, prematrikulatze edo izena emateko, idazkaritzariari jo behar dutela (943 88 00 25).

Alkartasuna Lizeoan abian dute ere 2017-18 ikasturterako matrikulazio prozesua, 2 urtetik 12 urtera bitarteko neska-mutilen matrikula egiteko epea. Informaziorako: 943 882 684.

Andramendi Ikastolan baita era irekita dago matrikulatzeko epea otsailaren 10rarte, bai Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkun- tzan eta DBHn, Urbialden kokatuta dago (943 889 617).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios