Basoetako bizi ikustezinaren artea Alkizan
Camile Duhart artistak eskultura efimeroak erabiliko ditu intsektuen mundura hurbiltzeko Sormenaren Kabia egonaldian
Alkiza
Sábado, 25 de octubre 2025
Basoak biziak daude. Begibistan dauden zuhaitz eta landareetatik hasi eta ikusteko zailagoak diren animalia eta intsektuetaraino. Azken hauetan zentratu da Camile Duhart artista Sormenaren Kabia ... bekaren baitan egiten ari den egonaldian.
Publicidad
Bere bi pasioak uztartu ditu 'Babesleku Visual Refuge' proiektuan: eskultura eta elektronika. Intsektuen etxeak izango diren eskulturak sortu ditu eta bertan ehiza-kamerak jarriko ditu bertan gertatzen dena graba-tzeko.
Bi aste daramatza Alkizan eta egonaldia azken fasean sartu da. Eskulturak prest ditu dagoeneko. Asteburu honetan eskulturak basoan sakabanatuta jartzeko aurreikuspena du, eta hurrengo egunetan jarraipena egingo du. «Bat-batean euria ari badu, aldatu edo eraldatu egiten dira, edo dena delakoa. Ea zer gertatzen den. Gero kameretako bideoek jasotzen dutena pantaila txiki batzuetara pasako dut», azaltzen du.
Eskulturak egiteko lokatza herri-bideetan hartu du. Intsektuentzako etxeak izango diren buztinezko globoak egin ditu, hainbat zulo dituztenak animalia txiki eta intsektuak sartu-irtena errazteko. Kamarek 24 orduko jarraipena egingo dute, «mugimendua detektatzen dute, infragorriak eta gaueko ikusmena dute», azaltzen du.
Publicidad
Lortzen dituen grabazioak herritarren aurrean aurkeztuko ditu. Oraindik erabakitzeko badu ere, posible da mendian jarriko dituen antzeko eskulturetan pantaila txikiak kokatzea eta zuloetatik begiratuz ikusteko. Hasiera batean mendi-ibilaldiren bat egitea ere pentsatu zuen, baina azkenean baztertu egin zuen natura «inbaditzea» dela ulertutzen duelako. «Dagoeneko inbaditzen ari naiz, intimitatea erakusten. Gehiago gustatzen zait pentsatzea 'trukean eskultura hauek uzten dizkizuet, bizitzeko espazio hauek'. Betiko uzten ditut eta ni joan, grabatu, jaso eta banoa».
Eskolako ikasleekin ere jardueraren bat egiteko ideia du. Kasu honetan bere proiektuaren prozesua azalduko die. «Hasiera batean mapping bat egitea pentsatu nuen, baina agian txikiegiak dira. Esan didate intsektu etxeak egingo dituztela. Nik buztinezko intsektu-etxeak egiten erakutsiko diet eta gero beraiek ere jarri ditzakete kamerak».
Publicidad
Camile Duhart Arte Ederrak ikasi zituen Bartzelonan eta eskulturan espezializatu zen, zehazki Corten altzairuan eta metaletan. Ondoren, Ikusezko Arteen eta Multimediaren Masterra egin zuen Valentzian. Argentinarra jaiotzez, 2004an iritsi zen bere familiarekin Etxebarrira. «Betidanik gustatu izan zaizkit makinak eta web programatzaile bezala ere lan egin izan dut», aitortzen du. Horregatik, aurkezpenerako ez du baztertzen intsektuen formako eskulturaren bat prestatzea makinen piezekin edo elektronikoekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión