Borrar

Tolosa Goierri

Baso publikoen kudeaketa plana aurkeztuko da bihar Kultur Etxean

Hamar urteko indarraldia edukiko du LurGeroa enpresak eta Amezketako Udalak elkarlanean osatu duten plangintza berriak

Amaia Núñez

AMEZKETA.

Lunes, 27 de enero 2025, 20:11

Lur publiko ugari ditu Amezketa udalerriak, bai larreak baita basoz osatutako lursailak ere. Azken hauek kudeatzeko plangintza osatu du azken hilabeteetan eta bihar aurkeztuko dute herritarren aurrean, Pernando Amezketarra Kultur Etxeko areto nagusian, 18:00etan.

Udalak hainbat inbertsio egin ditu azken urteetan larre izaera duten lursail publikoetan. Beste hainbatetan basoak daude eta bi hamarkadatan lan gutxi egin da bertan. Horrela, hauetan jarri du esfortzua Udalak eta baso publikoak kudeatzeko plangintza osatu du LurGeroa enpresarekin elkarlanean. «Basoek onura asko dituzte eta gure herriko altxor nagusienetakoak dira egiten dizkiguten hainbat eta hainbat ekarpenengatik», azaldu dute Udaletik. Lursail hauetako batzuetan duela hamarkada batzuk egindako landaketak daude, beste batzuetan, berriz, naturalki sortu diren basoak. Espezie ezberdinetako basoak dira, bai bertako zuhaitzak baita koniferak eta hostozabal aloktonoak ere. «Hauetariko bakoitzak bere onurak ditu gu guztiontzat: egur ekoizpena, biodibertsitatea, karbonoaren finkapena, lurraren birsortzea...», diote. Horrela, baso hauek egoki kudeatzeko epe luzerako ikuspegia lantzea ikusi dute egokien, baina urtez-urteko jarraipena ere egingo da.

LurGeroa enpresarekin osatutako plangintzak hamar urteko indarraldia izango du eta lursail bakoitzean egingo diren lanak aurreikusten ditu urtez-urte. Gaian interesa duten herritar guztiei irekita dago bihar kultur etxean egingo den aurkezpena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baso publikoen kudeaketa plana aurkeztuko da bihar Kultur Etxean