Borrar

Tolosa Goierri

Baserritarren eguneko afarian izena emateko epea irekita

A. N.

berrobi.

Viernes, 9 de mayo 2025, 19:58

Maiatzaren 15ean Baserritarren Eguna ospatzeko afaria antolatu du Udalak. Aurten Iriarte Jatetxean egingo da, eta 40 euroko prezioa izango du. Izena emateko epea irekita dago jada Iriarte Jatetxean bertan eta izena ematerakoan egin beharko da ordainketa.

Afarian ondorengo menua dastatu ahal izango da: barazki salteatuak, arrain zopa; baserriko oilaskoa entsaladarekin edo legatza saltsan edo parrillan; postrea eta kafea. Edateko sagardoa eta ardoa egongo dira. Izena ematerakoan aukeratu beharko da bigarren platera.

Gaztetxearen irekiera

Era berean, datorren larunbatean, maiatzaren 17an, Begi Gorri Gaztetxearen berrinaugurazioa egingo da. Hori ospatzeko bertso-bazkaria antolatu nahi dute beste hainbat ekitaldiren artean, eta joan nahi dutenek Iriarte Jatetxean, Lakarien edota Amets Ostatuan izena eman beharko dute.

Bazkariak 27 euroko prezioa du eta bertan ondorengo menua eskainiko da: iberikoak, patea opiltxoekin, entsalada mistoa, oilaskoa patatekin, postrea, kafea, eta edateko ura, ardo beltza, txuria eta sagardoa. Menuan aldaketarik beharrez gero, herriko gazteekin jarri beharko da harremanetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Baserritarren eguneko afarian izena emateko epea irekita