Baserritarren Egunak kaleak hartuko ditu igandean

Haritz Katarain, Javier Jauregi eta Aitor Campion, Aritzeder baserriko zelaian. / M.C.ELORZA
Haritz Katarain, Javier Jauregi eta Aitor Campion, Aritzeder baserriko zelaian. / M.C.ELORZA

XXXVI Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa ere egun berean jokatu da

M.C.ELORZAIDIAZABAL.

Baserritarrak izango dira igandean protagonista Idiazabalen. Baserritar Egunak zortzigarren edizioa betetzen du aurten, helburu jakin batekin, hain zuzen, herritarrei eta inguratzen diren guztiei Idiazabalgo herriak dituen ganaduak eta produktuak erakustea, eta baserritarrek egiten duten lana balorean jartzea. Azke urtean bezala, egun honetan ere Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketa antolatu da. Herriko baserritarrek (Idiazabalgo Abeltzainen Elkarteko kideak), Artzai Gazta Elkarteak eta Idiazabalgo Udalak antolatzen dute eguna.

Igandeko ekitaldiak atzo aurkeztu zituzten Aritzeder baserriko zelain ospatu zen prentsaurrekoan. Bertan parte hartu zuten Aitor Campion Artzai Gazta Elkarteko lehendakariak, Haritz Katarain Idiazabalgo Baserritarren Elkarteko kideak, eta Javier Jauregi Udaletxeko teknikariak.

Aurtengo Baserritar Eguna ekitaldiz beteta dator eta herriko hainbat gune hartuko ditu. Honela, frontoi zaharrean Idiazabalgo baserrietako ganadu erakusketa izango da. Bertan ikus ahal izango dira ardi, behi, behor edo ahuntzak. Herriko plazan, aldiz, herriko ekoizleek beren produktuak erakutsi eta salduko dituzte. Plazan ere, Euskal Herriko Gazta Txapelketa jokatuko da, eta haurrentzako gazta dastaketa herrikoia eta gazta egite erakustaldiak ere egingo dituzte. Beste gune batetan, Futbitoan, lehengo eta oraingo baserriko tresnak erakutsiko dituzte baserritarrek, eta Txomenaneko Parkean herri kirol erakustaldia aurreikusi da.

Herri bazkarian parte hartzeko aukera ere izango da, bertako txahal haragiarekin.

Euskal Herriko txapelketa

Iaz lehen aldiz Baserritar Egunean Euskal Herriko Ardi Gazta txapelketa jokatu zen, eta aurten ere horrela izango da. 36. edizioa izango da, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako lehiaketetan lehen hamar postuetan sailkatu ziren gaztagileek hartuko dute parte. ak sailkatzen dira

Charla en el Museo del Queso

Fermin Leizaola, director del departamento de Etnografía de Aranzadi, ofrecerá una charla hoy a las 18.30 horas en el Museo del Queso: 'Arte pastoril vasco., La charla se enmarca en la exposición que acoge el centro con los objetos de arte realizados por el pastor de Idiazabal Luis Katarain.

Kantu entsaioa

Ostegun honetan, arratsaldeko 19:00etan kantu entsaioa izango da Jubilatuen Elkateko Adin-Etxen.