'Baserria Ataunen, lehen eta orain'

Joan Arin Dorronsororen lanetan oinarritutako 'Baserria Ataunen, lehen eta orain' erakusketa gaur azoka gunean goizez ikusgai izango da. Bihar eta etzi, San Gregogio Elkargunean 19.00etatik 20.00era, eta ostiralean leku berean 10:00etatik 12:00etara. Haitzarri, Ataunik eta Murkondo elkarteek Arin familiarekin elkarlanean landu eta prestatutako erakusketa da. Laguntzaileak Ataungo Udala eta Orkli izan dira.