Baratze pilotalekuko obrak azaroan hasiko dira

Frontoiaren sarreran egingo dira berrikuntza lanak. /  ETXEBERRIA
Frontoiaren sarreran egingo dira berrikuntza lanak. / ETXEBERRIA

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Baratze pilotalekuko berrikuntza lanak azaroan hasiko dira. Udalaren aurreikuspenak betetzen badira, urriaren 18ko plenoan adjudikatuko da obra, azaroaren 5ean lanei hasiera emateko. Berrikuntza 5 hilabeteko epean bukatu nahi da. Obrak 531.000 euroko aurrekontua du eta Foru Aldunditik 224.000 euroko diru laguntza jaso da.

Frontoiko hobekuntza lana sarrera nagusiaren gunea eta harmailen atzealdea aldatzea izango da, kirola eta ekintza anitzen gune bilakatzeko ideiarekin. Sarrera nagusia aldatu eta espazio zabal bana sortuko da, lehen eta bigarren solairuan. Irisgarritasuna hobetzeko igogailua ere jarriko da. Udalak aurten egin duen obrarik garrantzitsuena da. Frontoi berriari etekin gehiago ateratzea da asmoa, kirola egin nahi dutenentzat aukera gehiago eskainiz eta lekuaren erabilpena gehiago aprobetxatuaz.

Erreboteko eremua

Hurrengo obra garrantzitsua Erreboteko eremuarena izango da, plaza Nagusia, Errebotea eta Arboladia gune bakar bilakatzeko asmoz. Udalaren aurreikuspena lanak abenduan adjudikatzea da, urtarrilean obrei hasiera emateko. Bost hilabeteetan amaitzea aurreikusten da.

 

Fotos

Vídeos