Barandiaranek bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik kondairak ezagutzeko erronka
Museoak mitologian oinarritutako orientazio jolas «berria» sortu du; igande honetan parte har daiteke
DV
Jueves, 19 de junio 2025, 10:12
'Izena duenak, izana du' esaldia ardatz eta gida izanda, Barandiaran Museoak mitologian oinarritutako orientazio jolas «berria» sortu du. Ohi bezala, izena zuen guztia ikertu nahian aritu zen Jose Miguel Barandiaran izan dute eredu eta hala heldu da igande honetan bisita daitekeen euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari dituen 'Jentilen mundua'.
«Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagunen artean goiz ederra pasatzeko aitzakia bikaina izango da», aurreratu dute. Jolasa, gainera, dinamikoa izango da. ibilaldi bat gauzatuz, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzeko aukera eskainiko duen digitalizaturiko jardun laburra baita. «Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa ezagutuko da. Kondairak ezagutuko dira eta azken erronka osatu beharko da», dio informazioak.
Bi jolasak fikziozko istorioetan oinarritzen dira. Parte-hartzaileek misterio bat argitu beharko dute denbora tarte jakin batean. Helburu hori lortzeko frogak era askotakoak izango dira. Talde edo familia bakoitzak, beste baliabide batzuen artean, sakelako telefono (smartphone) bat erabiliko du. Parketxeetan launa tablet egongo dira, nolanahi ere, hala nahi duten jokalariren eskura.
Halako ekintzetan ohikoa den bezala, igandean parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du. Hitzordua Ataungo Barandiaran Museoan bertan izango da goizeko 10:30ean eta, bertaratu aurretik, antolakuntzak barandiaran@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan zen 943180335 edo 688895069 telefono zenbakietan izena emateko eskatu du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.