Bake epaile eta ordezko izateko hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu du Udalak

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Amezketako Udalak bake epailea eta ordezkoa aukeratzeko prozesua zabaldu du. Lanpostuaren egiteko nagusiak bake epaitegian edo erregistro zibilean sortzen diren dokumentuak sinatzea, urtean hiru edo lau aldiz ezkontza zibilak ospatzea eta hauteskundeetako emaitzak Tolosako edo Donostiako epaitegira eramatea dira. Interesatuek hogei eguneko epea dute Amezketako Udaleko erregistro nagusian hautagaitza aurkezteko. Behin epea itxita, Udalak hautatuko ditu karguak betetzeko pertsonak.

Ur kontagailuen irakurketa

Gipuzkoako Urakek jakinarazi du uztailaren 2an, astelehenarekin hasiko dituela Amezketan aurtengo bigarren hiruhilekokoari dagozkion ur kontagailuen irakurketak. Etxetik kanpo aurkitzen diren herritarrek, irakurleak etxean utziko dien jakinarazpen zedula betez eman dezakete irakurketaren berri, kontagailuaren irakurketarik ez izateak euren hurrengo erreziboan eragina izan baitezake.

Irakurketa horren berri emateko eskura dituzte ohiko bideak: Gipuzkoako Uraken bulegoak, 902302222 eta 943318602 telefono zenbakiak eta www.gipuzkoakour.com atari digitala.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos